Bealak taldeko 30 korrikalari Orreaga-Zubiri maratoi erdian

Koldo Agirrek, Elena Calvillok eta Aintzane Mendizabalek sariak ekarri dituzte.

Bealak taldeko 30  bat korrikalarik Orreaga-Zubiri maratoi erdian parte hartu dute.

Bealak taldeko 30 bat korrikalarik Orreaga-Zubiri maratoi erdian parte hartu dute.

Beasaingo Bealak korrikalari taldeko 30 korrikalarik Orreaga eta Zubiri arteko maratoi erdian parte hartu zuten atzo. Donejakue bidean barrena egiten den lasterketa da. Ia mila korrikalarik parte hartu zuten. Beasaindar guztiek erronka bete zuten eta lasterketa bukatzea lortu zuten.

Hiru sari ere ekarri zituzten Beasaina.

Koldo Agirrek 7. egin zuen sailkapen orokorrean. Elena Calvillok 2. egin zuen emakumezkoetan eta 1. beteranoetan. Aintzane Mendizabal 2. izan zen 50 urtetik gorako emakumezkoetan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa