Iker Baztarrikak irabazi du Huelvako Iberman Ironmana

Jon Erguinek zortzigarren egin du maratoi neurriko mendi bizikleta frogan.

Iker Baztarrikak Huelvako proba irabazi du.

Iker Baztarrikak Huelvako proba irabazi du.

Trigoi taldeko txirrindulariek emaitza onak eskuratu dituzte asteburuan. Ataunen bizi den Iker Baztarrika beasaindarra Huelva hiriko (Andaluzia, Espainia) garaile izan zen larunbatean, Iberman Ironman neurriko triatloiean. Idiazabalen bizi den Jon Erguin beasaindarra, berriz, Orbea Orca taldearekin, 8. postuan helmugaratu zen igandean, Azores irletan (Portugal) jokatu zen maratoiaren neurriko mendi bizikleta frogan. Munduko koparen barruko proba zen, eta maila handiko partaidetza izan zen lasterketan. Zortzigarren postuarekin, datorren urteko munduko txapelketarako txartela eskuratu du.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa