Patxi Arrondok eta Naiara Peñagarikanok irabazi dute Osinalde bola txapelketa

Larunbatean jokatu zuten, Gabiriako Alkainburu bolatokian.

Osinalde bola txapelketako sarituak. / Arg.: Iñaki Maiz

Osinalde bola txapelketako sarituak. / Arg.: Iñaki Maiz

Larunbat arratsaldean 22. Osinalde bola txapelketa jokatu zuten Gabiriako Alkainburu bolatokian. Patxi Arrondok irabazi zuen gizonezkoetan, eta Naiara Peñagarikanok emakumezkoetan. Txapelketaren ondoren, Deba harategiko odolki sorta eta bi saski zozkatu zituzten bertaratutakoen artean. Migel Burugainek irabazi zuen odolki sorta; saskiak, berriz, Felix Imazek eta Axier Gurrutxagak. Sailkapena. Gizonezkoak:
  1. Patxi Arrondo.
  2. Andoni Berasategi.
  3. Antonio Goenaga
  4. Pedro Lazkano
  5. Luis Aizpeolea
Herritarrak:
  1. Haritz Maiz
  2. Mikel Mandiola
  3. Iñaki Maiz
Emakumea: Naiara Peñagarikano Gaztea: Joanes Agirre
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa