Igartubeitin gaur hasiko da Sagardo Astea, zanpaketa eta dastaketekin

Antzinako sagardogintzari buruzko astea gaurtik urriaren 16ra ospatuko du Igartubeiti baserri-museoak, Ezkion. Gaur, 18:30ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sagardo lehiaketako sariak banatuko dituzte.Sagar zanpaketak eta prentsaketak egunero izango dira...

Antzinako sagardogintzari buruzko astea gaurtik urriaren 16ra ospatuko du Igartubeiti baserri-museoak, Ezkion. Gaur, 18:30ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sagardo lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Sagar zanpaketak eta prentsaketak egunero izango dira, 11:30ean. Asteburuan eta jaiegunetan, 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte.

Horrez gain, antzezpenak ere egingo dituzte Yartu elkarteko kideek, Igartubeitiko bost bizilaguni bizia emanez eta XVI. eta XVII. mendeetako jantziak erakutsiz. Kirikoketa, sagar erakusketa eta dastaketa, eta San Migel elizara bisita ere egin ahalko da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa