Txilibutxof aisi taldeak 30. urteurreneko festa egingo du larunbatean

Herri bazkarirako txartelak erosteko epea gaur bukatzen da.

Beasaingo Txilibutxof taldea.

Beasaingo Txilibutxof taldeko hainbat kide-

Beasaingo Txilibutxof aisi taldea 30. urteurrena ospatzen ari da aurten. Larunbatean, egun osoko festa antolatu dute eta 30 urteotan taldetik pasa direnak elkartzea da festaren helburua, bai gaztetan taldeaz gozatu zutenak, baita begirale izandakoak ere.
  • 11:30ean, mezarekin hasiko dituzte ekitaldiak. Hildako taldekideak gogoratuko dituzte bertan.
  • 12:30ean, gaur egun Txilibutxof taldean dabiltzan gaztetxoek txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik.
  • Ondoren, erraldoiekin, buruhandiekin eta trikitilariekin herriguneko kaleak alaituko dituzte.
  • 14:00etan, herri bazkaria egingo dute Loinazko San Martin plazaren azpian. Gaur izango da txartelak erosteko azkeneko eguna. Plazape eta Kuluxka tabernetan eta Jazztel dendan eros daitezke. 16 urtera artekoek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 15 euro.
  • 17:00etan, dantzaldia egingo dute trikitilariekin, Kale Nagusian, plazaren parean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa