Zaldibia festan dabil

Jaiak 110 kilo mondeju janez hasi ondoren, atzo ospatu zuten Santa Fe zaldibiarrek. Joxepane ostatukoek bota dute txupina. Goiztiri txaranga kalera irten da berriz, kide ohiak omentzeko

Astelehen iluntzean hasi zituzten Zaldibian aurtengo Santa Fe jaiak. Mondeju zuria izan zen lehenengo izarra; lehenik, haurrek danborrada-desfilean osagaiak bildu zituzten, eta plazan irudikatu zuten ondoren nahastea. Jarraian, mondeju dastaketa izan zen, ordukoan benetakoak. 110 kilo banatu zituzten, pintxotan. Ez zen hesterik ere sobratu. Goiztiri txaranga. Txupinazoa Joxepane ostatuko ordezkariek bota zuten, udaletxeko balkoitik. Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz, ixteko epaia emana dauka, eta gobernuak errekisatuko du. Joxepane libre oihukatuz jaurti zuten suziria airera. Ekitaldi berean, Hadyla neskato zaldibiarrak jatorri aniztasunaren alde herrian dagoen jarrera zoriondu zuen. Hego ukituko 27 gradurekin eta gau giro bikainarekin hasi ziren festak. Atzo, zaindariaren eguna, freskoagotik eta umeletik joan zen. Egunean zehar, jende batzerik gabe, bertsolariak, trikitilariak eta dantzariak izan ziren. Goiztiri Zaldibia alaituz Eguneko bitxitasuna, atzo, Zaldibiako Goiztiri txarangaren berragerpena izan zen. Xabi Erauskin eta Hodei Galarraga zirenak omendu zituzten. Hogei-bat lagun elkartu ziren, urtetan jo gabekoak asko.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa