Hip Hip Ürriren barruan familientzako beste hamar ekitaldi antolatu dituzte

Larunbatetik astelehenera Legorretan, Itsasondon, Idiazabalen Zegaman, Beasainen, Ordizian eta Lazkaon izango dira. Ekintzetan aurrez izena ematea komeni da.

Antzerki tailerra eskainiko dute Urrup antzerki taldeko kideek.

Antzerki tailerra eskainiko dute Urrup antzerki taldeko kideek.

Urriko bigarren asteburua ere bete-betea dator Goierrin Hip Hip Ürri egitasmoari esker: sei herritan, izaera desberdineko hamar ekintza prestatu dituzte. Familia giroan kultur kontsumoa bultzatzeko helburua du Hip Hip Ürrik. Legorretan eta Itsasondon elkarrekin prestatu dute mendi irteera. Kirola eginez, Legorreta, Altzaga, Arama eta Itsasondo herriak ezagutzea da helburua. Oinez ibiltzeko zailtasuna duena Altzagaratera autoz igo daiteke, parte hartzaile guztiekin batera hamaiketakoa egiteko. Beasainen zumba eta aretoko dantzak, eta Ordizian Muxiko dantza ikasteko aukera izango da bi herrietako plazetan. Antzerkian barneratu nahi dutenek Ordiziako Urrup antzerki taldearen laguntza izango dute. Osasuna zaintzen ikasteko helburuarekin, berriz, D’Elikatuzen gorputzaren funtzionamendu onerako elikadura egokiaren beharraz jabetzen saiatuko dira. Zegamako xilotekan zuhaitzak barrutik ezagutzeko aukera izango da, eraztunak kontatuz eta kolore aldaketak aztertuz. Astelehenean, Idiazabalen, azokan animaliak eta herriko produktuak bertatik bertara ikusi, eta baserria eta baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, herriko baserritar gazteekin. Asteburuko ekitaldiak Larunbata
  • Legorreta-Itsasondo. 10:00etan Legorretako plazatik abiatuta, Legorreta-Altzagarate-Itsasondo mendi ibilaldia egingo dute. Itsasondon bazkaria egingo dute, bakoitzak berea eramanda. Aurretik izena eman behar da: 943 88 11 70 – 943 08 40 00.
  • Ordizia. Antzerki tailerra, Urrup antzerki taldearekin. Helduak: 3 euro. Erreserbak: urrupantzerkia@gmail.com.
  • Ordizia. Muxiko dantza tailerra, 17:30etik 18.30era. 688 613 177.
  • Zegama. Buruhandien eta txotxongiloen tailerra, 10:00etan. Igandean, 16:00etan. 943 80 11 15 – kultura@zegama.eus.
Igandea
  • Beasain. Zumba eta aretoko dantza tailerra, 12:00etan, Loinazko San Martin plazan.
  • Lazkao. Mendi irteera Aralarreko Gañeta mendira. 08:30ean, Itzala taberna paretik abiatuta. 943 08 80 80. Ordizia. mARTa dendan, Gure Eskuekin eskulan tailerra, 11:30etik 13:30era.
  • Ordizia. D’Elikatuz Mokau Batean tailerra, 12:00etatik 13:15era. Erreserba: delikatuz@ordizia. eus – 943 88 22 90.
  • Zegama. Bost zentzuak egurrean tailerra, Anduetza parketxeko xilotekan. Erreserba: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net – 943 80 21 87.
Astelehena
  • Idiazabal. Herriko baserritarren bizimodua ezagutuz. 10:00etatik 14:00etara bitartean. Feria bisitatu eta bi baserritar gazterekin solasaldia. Erreserba: 662 427 403 – 943 18 71 00.
   
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa