Martxan da Segurako egutegirako argazki lehiaketa, urriaren 23a arte

'Ogibideak Seguran' da aurtengo gaia. Lehiaketara bidalitako argazkiak 2016ko egutegia egiteko erabiliko dituzte.

Mugikorrarekin argazkia ateratzen. / Asier Zaldua

Mugikorrarekin argazkia ateratzen. / Asier Zaldua

Segurako Udalak eta merkatariek 2016ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu dute aurten ere. Gaia hauxe da: Ogibideak Seguran. Urriaren 23a baino lehen bidal daitezke argazkiak udaletxean. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta bigarren sarituak 150 euro. Irabazleak abenduaren 11n emango dituzte jakitera, Euskal liburu, disko eta jostailuen azokan. Abenduaren 15etik aurrera salgai jarriko dituzte egutegiak, herriko saltokietan. Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago Segurako Udalaren webgunean. 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa