Haurrak ere mozorrotu dira Zaldibian

Santa Fe jaiak ospatzen ari dira Zaldibian. Atzo iluntzean helduak mozorrotu ziren, eta gaur haurren txanda izan da.

Plaza bete jende bildu da mozorro festa ikustera. / Arg.: Maialen Igartua

Plaza bete jende bildu da mozorro festa ikustera. / Arg.: Maialen Igartua

Azken txanpan sartuak dira Zaldibiako Santa Fe jaiak, bihar amaituko baitira. Atzo iluntzean helduak mozorrotu ziren. Gaur, berriz, herriko haurren txanda izan da, eta mozorro festa egin dute arratsaldean. Mozorroak soinean zituztela atera dira kantura, dantzara… Batzuk Pipi galtzaluzez jantzita, besteak pailazoz, musikariz… arratsalde ederra pasa dute, eguraldia ere lagun. Profesionalen arteko pilota partiduak ere izango dira gaur, 18:00etan. Lehenengo partiduan, Gorka eta Urruzolak jokatuko dute, Jaka eta Irustaren aurka. Bigarrenean, berriz, Xala eta Merino I-ak aurrez aurre izango dituzte Martinez de Irujo eta Tolosa. Gauean Irrikan eta Gabenara taldeek jarriko dute parrandarako giroa, 23:00etatik aurrera. Bihar amaituko dira jaiak, kuadrillen egunarekin. Eguerdian Euskal Herriko gaztetxoen sega saioa izango da. Ondoren, herri bazkaria eta kuadrillen arteko jokoak izango dituzte. Gauean, berriz, kontzertuak: GureEran eta Tximeleta.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa