14:00etan herri bazkaria egingo dute, eta arratsaldean dantzaldia.

Elkarteko kideak txupinazoa botatzen, eguerdian. / Arg.: Maialen Igartua
Beasaingo Txilibutxof Aisialdi Elkarteak 30 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko festa eguna antolatu dute gaurko. 12:30ean bota dute ospakizunei hasiera emateko
txupinazoa, udaletxeko balkoitik. “30 urte dira herriko gazteek aisialdi eredu berri batez gozatzeko aukera dutenetik”, adierazi dute elkarteko kideek.
Taldekide izan zirenak eta direnak elkartzea da gaurko egunaren helburua. “Helduak, gazteak eta haurrak elkartuko gara gaur,
iragana, oraina eta geroa“, esan dute pregoilariek. Txilibutxofek beraientzako zer esan nahi duen ere azaldu dute: “esperientziak bizi eta elkarbanatzeko aukera paregabea”.
Behin suziria botata, erraldoiekin eta buruhandiekin batera atera dira plazatik beasaindarrak, kalejiran. Festarekin jarraitzeko, bazkari herrikoia egingo dute 14:00etan, Plazapen, eta
arratsaldean dantzaldia izango dute trikitilariekin.