Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Asier Altunak ‘Amama’ pelikula aurkeztuko du Legazpin, ostiralean

Legazpi
Kultura
2015/10/14
Goierriko Hitza
Legazpiko_Latxartegi_zine_Bigarren urtez jarraian, euskarazko pelikula batek Donostiako Zinemaldiko sekzio ofizialean parte hartu du. Donostian aurkeztu ondoren, Asier Altuna bergararraren Amama filma herrietara iritsiko da asteburu honetan. Goierrin, Beasainen, Legazpin eta Zumarragan emango dute. Legazpiko ostiraleko emanaldia berezia izango da, Altunak parte hartuko baitu. Legazpin ostiralean (22:15), larunbatean (22:15) eta igandean (19:30) emango dute Amama. Legazpiko zine jarduera oso berezia da, herritar talde bat arduratzen baita emanaldi guztietaz: zinekluba, zine komertziala eta haurrentzako pelikulak. Enpresek Legazpiko zine aretoan lan egin nahi ez zutelako hartu zuten ardura. Zine zale talde hau Javier Arrietak, Maria Jesus Auzmendik, Jaione Mujikak, Arturo Mariscalek eta Maria Anjeles Etxanizek osatzen dute. Beraiek arduratzen dira pelikulak ekartzeaz eta iragartzeaz. Zine zale sutsuak direnez eta udalaren helburua dirua irabaztea ez denez, kalitatezko pelikulak bakarrik ekartzen saiatzen dira. Eta euskal zinea bultzatzen dute, noski. Euskal zinemagile batek fime bat egiten duen bakoitzean, bai pelikula eta bai zuzendaria Legazpira ekartzen saiatzen dira. Zinema zale hauen lanari esker, legazpiarrek Bertsolari, Zaintzaileak, Loreak, Asier eta biok pelikulak herrian bertan ikusi ahal izan dituzte eta baita zuzendari eta aktoreekin hitz egin ere. Altuna bigarrengoz etorriko da Legazpira, oraingoan Amama pelikularekin. Bergararrari asko gustatzen zaio zaleekin hitz egitea. «Pelikula baten prozesuan ikusleen erantzuna oso garrantzitsua da eta erantzun hori zuzenean jaso ahal izatea gauza ederra da. Bertsolari dokumentalarekin ere Legazpin egon ginen. Oso ondo hartu gintuzten eta oso gustura joaten gara bertara». Altunak legazpiarrak Amama ikustera gonbidatu ditu. «Pelikula honek pantaila handian ikustea merezi du. Istorioa potentea da eta irudiak eta musika oso ederrak dira. Ikusleak hunkituta irteten ari dira zine aretoetatik». Gainera, Legazpiko bost zinema zaleen ahaleginak erantzun ona merezi duela uste du. «Zinea maite dute eta herriaren alde lan egiten ari dira. Esker ona adierazteko modu onena, zinemara joatea da». Bergarako zuzendaria, Legazpitik Erromara (Italia) joango da. «Hilaren 21ean Amama Erromako zine jaialdian aurkeztuko dugu. 26an, berriz, Montpellierrera (Frantzia) joango gara. Momentu polita bizitzen ari gara», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut