Kalitatezko pintura lanak jaso dituzte aurten.
Beasaingo kaleak, plazak, auzoak, errekak, Igartza… dotore margotu dituzte aurten ere Euskal Herriko eta Espainiako hainbat txokotatik etorritako pintoreek. Igande goizean, Beasaingo edozein bazterretan ikus zitezkeen margolariak pinturak eta pintzelak hartuta mihiseak margoztatzen; lauzpabost orduan, Beasainen esentzia irudikatzen eta islatzen. Arrano Kultur Elkarteak Beasaingo Udalaren babesean antolatzen du pintura lehiaketa.
Antolatzaileen esanetan, hogeita laugarrena, aspaldiko maila handienekoa izan da. 37 margolan aurkeztu dituzte eta kalitate onaren erakusle da epaimahaikideek helduetan, 2. akzesita ematea erabaki izana da. Goierritar pintoreen parte hartzea ere nabarmentzekoa izan da. Jone Soto beasaindar gazteak, gainera, gazteen mailako saria jaso du.
Erakusketa Lehiaketara aurkeztutako lanak Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan ikus daitezke urriaren 25era arte. Koadro batzuk, gainera, erosteko aukera ere badago. Erakusketa aretoan dago prezioen zerrenda.Irabazleak Helduak 1. saria. Fernando Ureta (Artziniega, Araba). 2. saria. Jon Idigoras (Ermua, Bizkaia). 3. saria. Juan Jose Altuna (Bergara, Gipuzkoa). 1. akzesita. Eduardo Alsasua (Gasteiz, Araba). 2. akzesita. Diego Fernandez (Xixon, Asturias, Espainia). Gazteak 1. saria. Jone Soto (Beasain). Herrikoak 1. saria (helduak). Kimia Kanvari (Astigarreta). 2. saria (helduak). Alain Torres. 1. saria (gazteak). Beñat Mujika.