Beasaingo Bareakeko zortzi tabernek osatzen dute Pintxoaren Ibilbidea

Ostiraletik igandera pintxo bereziak dastatzeko aukera dago azaroaren 1era arte.

Bareak elkarteak antolatu du aurten ere Pintxoaren Ibilbidea.

Bareak elkarteak antolatu du aurten ere Pintxoaren Ibilbidea.

Bareak, Beasaingo merkatari elkarteak, Pintxoaren Ibilbidea antolatu du aurten ere. Basakana, Batzoki, Bideluze, Bodega Riojana, Kuluska, Osinbeltz, Plazape eta Xerbera tabernetan, ostiraletik igandera, pintxo bereziak dastatzeko aukera izango da azaroaren 1era arte.
Ordutegi zehatza dute tabernek Pintxo Ibilbidean: ostiraletan 19:00etatik 21:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:30era eta 19.00etatik 21:30era, eta igandean, 19:00etatik 21:30era (Xerbera tabernan izan ezik).
Bonopintxoa Bi euroan eros daiteke pintxo bakoitza, baina Bareak elkarteko dendak erosketak egiterakoan Bonopintxoak banatuko dizkiete bezeroei. Bonopintxoarekin, euro batean dastatu ahal izango dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa