Hamazazpi musika taldek joko dute Jazpana Festan

Urriaren 23an eta 24an Beasaingo Bernedo Eneako aparkalekuko karpan izango da.

Musikaren festa izango da datorren asteburuan Beasainen. Jazpana Fest-en zazpigarren edizioan, hamazazpi musika taldek hartuko dute parte. Estilo desberdinetako musikaren erakusleihoa izango da, bertako eta kanpoko musika taldeena. Beasaingo bi talde ariko dira besteak beste: Colapso eta Mammut&The Palmeras Stuc. Ordiziako Everybody Here Wants You taldeak ere izango du Beasainen jotzeko aukera.
Jazpana Fest-en zazpigarren edizioa aurkeztu dute gaur Beasainen.

Jazpana Fest-en zazpigarren edizioa aurkeztu dute gaur Beasainen.

Ostiralean 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta larunbatean, 19:00etan. Bi eskenatoki jarriko dituzte Bernedoeneako karpan eta txandaka joko dute taldeek. Ostirala 23:
  • 22:00. Colapso (Beasain).
  • 22:40. Sacco (Irun, Gipuzkoa).
  • 23:25. Borrokan (Bera, Nafarroa).
  • 00:15. The Connection Feat. The New Trocaderos (Portsmouth, Erresuma Batua).
  • 01:20. The Unfinished Sympathy (Bartzelona, Herrialde katalanak).
  • 02:35. Bullet Proof Lovers (Donostia, Gipuzkoa).
  • 03:30. DJ Göo (Iruñea, Nafarroa).
Larunbata 24:
  • 19:00. Mammut&The Palmeras Stuc (Beasain).
  • 19:45. Everybody Here Wants You (Ordizia).
  • 20:40. Señores (Bilbo, Bizkaia).
  • 21:35. Anari (Azkoitia, Gipuzkoa).
  • 22:55. Mourn (Bartzelona, Herrialde katalanak).
  • 23:50. Joseba B: Lnoir Gang (Bera, Nafarroa).
  • 00:55. Girls Names (Belfast, Ipar Irlanda).
  • 01:50. Rural Zombies (Zestoa, Gipuzkoa).
  • 02:50. Mendetz (Bartzelona, Herrialde Katalanak).
  • 04:00. Tutu&Lucient Dj set (Bartzelona, Herrialde Katalanak).
Dohainik dira kontzertu guztiak eta kontzertu gunean bertan,  janari eskaintza berezia eskainiko dute hainbat Food Truck-ek.      
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa