Euskal Herriko dantza txapelketa da jokoan Seguran

Bost lurraldetako hamalau bikote ari dira parte hartzen

Segurako Baratze pilotalekua euskal dantza zaleez bete da gaur arratsaldean, bertan 18:00etatik aurrera jokoan den Euskal Herriko Dantza Txapelketa dela eta. Bost lurraldetako hamalau bikote ari dira parte hartzen. Goierritar bakarra dago parte hartzaileen artean. Zaldibiako Ibai Jimenez, Ibarra ordezkatuz joan bada ere, Iratxe Lizarbururekin batera.
Bikote guztiek Fandangoa, txistuz edo albokaz, eta Arin arina trikitixaz dantzatu behar izan dute. Epaimahaia, Gipuzkoako Euskal Dantzarien BIltzarreko dantza suelto komisioak izendatutako Ander Garitaonandiak, Arantxa Garinek, Koro Sarasolak, Nahikari Vizuetel eta Xabier Mendizabalek osatu dute.
Euskal Telebista saioa grabatzen aritu da, eta gaueko 21:45etik aurrera emitituko du etb-1ean.
Ibai Jimenez zaldibiarra eta Iratxe Lizarburu

Ibai Jimenez zaldibiarra eta Iratxe Lizarburu

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa