Kiroldegian hasi dira aldagela berria eraikitzen, Lazkaon
Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko eremu berrian aldagelak eraikitzeko lanak hasi ditu Lazkaoko Udalak. Giharre lanketarako gela eta erabilera askotarako aretoaren alboan egingo dituzte, kiroldegiko bigarren solairuan.Urriaren hasieratik ari dira egokitz...
Urriaren hasieratik ari dira egokitze lanak egiten, eta urtea bukatzerako amaituta izatea aurreikusi dute.
Bi aldagela aterako dituzte. Aldatzeko lekua, dutxak eta komunak edukiko ditu bakoitzak. Kanpoan, korridorean, poltsak eta arropa gordetzeko armairuak jarriko dituzte, gune komunean.
Beheko aldagelek ere segiko dute zerbitzuan
Orain arte, beheko solairuko aldagelak zeuzkan kiroldegiak, ezker hegalean, barruko igerilekuaren alboan. Horiek martxan mantenduko dituzte. Berriekin, igerilekuko erabiltzaile ez direnei ere zerbitzua zabaldu nahi zaie.













