Zaldibian Ardiki eguna ospatzen ari dira gaur. Arratsaldean, erromeriarekin bukatuko da festa eguna.

Gazta eta mondeju lehiaketetako irabazleak.
Zaldibiako Ardiki egunean bi lehiaketa jokatzen dira: mondejuena eta Aralarko gaztarena.
Mondeju lehiaketan hemeretzi lagunek hartu dute parte eta Illati taberna izan da irabazlea. Bigarrena Mikel Irastortza eta hirugarrena Senos.
Aralarko gazta txapelketara, berriz, hamasei gazta aurkeztu dituzte, eta Isidro Sukiaren gazta izan da onena epaimahaiaren ustez. Bigfarren saria Zinkunegik irabazi du eta hirugarrena Troskaetak.
Ohi bezala, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek eman dituzte sariak.
Erromeria
Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Ardiki egunarekin bukatzeko, erromeria egingo dute Zaldibiako plazan.