Lehenengo lauak goierritarrak izan dira gizonezkoetan: Angel Vazquez, Iker Zubeldia, Aitor Etxebestea eta Juan Carlos Valdivielso.

Lasterketako lehenengo bostak goierritarrak izan dira. Ezkerretik eskuinera, Valdivielso (5), Etxebeste (4.), Zurutuza (3.), Igartzabal (1.) eta Vazquez (2.).
Ataungo Hiru Auzoetako korrikaldian, Mantzaren omenezkoan, gizonezkoetan, goierritarrak izan dira nagusi. Lehenengo bostak, goierritarrak izan dira: Juanjo Igartzabal, Angel Vazquez, Iker Zubeldia, Aitor Etxebeste eta Juan Carlos Valdivielso. Igartzabalek 59:21 minutu behar izan ditu 17,3 kilometro burutzeko. Lehia estua izan du Igartzabalek Vazquezekin, baina azkenean 14 segundora iritsi da lazkaotarra.
Emakumezkoetan, Maite Maiora elgoibartarra izan da irabazlea. Aurretik berak jarritako marka ondu gainera: 1:06:00ko denbora egin du Maiorak.
Lehenengo ataundarra, Aitor Conde izan da.
Ia 200 lasterketarik hartu du parte Ataungo lasterketan.

Maite Maiora izan da bizkorrena emakumezkoetan.