Finalista Eguna ospatuko du igandean Aizkorri elkarteak

Mendi irteeretan parte hartu duten haurrak saritu nahi dituzte. Izena eman behar da ostiralean, elkartean.

Iazko finalista eguna.

Iazko finalista eguna.

Urteroko hitzordu garrantzitsua du igandean Aizkorri mendi elkarteak: Finalista Eguna. Festa horrekin, urtean zehar mendi irteeretan parte hartu duten eskolaumeak saritu nahi dituzte. Eriko Aranburu Aizkorri elkarteko kideak dioenez, aurten, aspaldiko irteerarik jendetsuenak egin dituzte. Haur bakoitzak denboraldian egin duen irteera kopuruaren arabera banatuko zaie domina. «Ekintza honekin, mendizaletasuna suspertu nahi dugu», dio Aranburuk.
Garinen egingo dute domina banaketa eta hamaiketakoa, baina aurretik, Murumendira igoko dira. 08:30ean, Bideluze plazatik abiatuko dira eta 14:00etan, autobusa izango dute Garinen herrira jaisteko.
Finalista egunean parte hartu nahi dutenek, bihar, 19:00etatik 20:00etara eman behar dute izena, Aizkorri elkartean bertan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa