Zientzia Astea egiten ari dira batxilergoko ikasleak MUren Goierri campusean

Guztira, 140 ikasle inguruk parte hartuko dute. Zientzia eta ingeniaritza ikasleei gerturatzea dute helburu

Zientzia Astea egiten ari dira bigarren atxilergoko ikasleak Mondragon Unibertsitateko Goierri campusean. Laskorain ikastolako, Urretxu-Zumarragako ikastolako eta Goierri Eskolak hartu dute parte. Honako hiru tematika landu dituzte:
  1. Auto lasterketa bidez motorrak ezagutzea. Scalextric maketak erabiliz, autoen makina elektrikoen funtzionamendu oinarriak barneratzea
  2. Zubi bat eraikitzeko gaitasuna. Mekano piezak erabiliz, zubi egitura desberdinak eraiki dituzte, eta zubian zehar karga berdinak jarriz, horiek sortzen duten deformazioa neurtu dute
  3. Alderantzizko ingeniaritza. Pieza bat hartu eta 3 dimentsiotako scanerra erabiliz pieza eskaneatzea. Horrela, pieza bat sortu beharrean sortutako pieza batetik abiatu dira ikasleak.
Gazteei zientzia eta teknologiarenganako grina pizteko asmoa dute horrelako ekintzekin. Jose Ignacio Vicente MUren Goierri campuseko koordinatzaileak nabarmendu du horrelako ekintzak “garrantzitsuak” direla, bigarren batxilergoan dauden ikasleetako batzuk, agian, ingeniaritza ikasteko asmoa izango dutelako. Gainera, “jarduera praktikoak” direla azaldu du, ingeniaritzarekin erlazionatutako teknologiak hurbiltzeko.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa