"Bando, bando, bando: alkatek esan do etorri diela jentilek, tenteak ilek"

Jentilei eta sorginei harrera egin diete kristauek Ataun San Martinen

Bandoan iragarri bezala, jaitsi dira aurten ere menditik jentilak, eta juntadizoa egin dute Ataun San Martingo plazan sorginekin eta herriko kristauekin. Jentilak, Torto buru zutela, alde batetik iritsi dira; sorginak bestetik. Kristauak berriz, udaletxe aurrean zeuden zain, alkatea buruan. Alkateak berak egin die harrera, eta dantzariek eskainitako aurreskua ikusi eta gero, guztiak elkarrekin abiatu dira Auzoeta kiroldegi aldera desfilean, eskuetan zuziak zituztela. Jentilbaratza kultur elkarteak urtero egiten duen Jentilen etorrera ikuskizunak ikusle ugari elkartu ditu iluntze aldera plaza inguruan, baita bi urtetik behin euskal mitologian oinarrituta kiroldegian ondoren egiten duten antzezpenak ere. Aurten, bi emanaldi eskaini dira, Jentilbaratza izeneko tokian aurkitutako urrezko eraztuna ardatz izan dutela. Hemen Jentilen etorrera antzezpeneko argazki galerira.        
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa