Olano harategia odolkien txapelduna

Beasaingo odolki lehiaketa herriko Olano harategikoek irabazi dute, hamargarren aldiz.

Jendetza elkartu da Beasainen odolkiaren inguruan. Odolkia dastatu eta erosteko aukeraz gain, lehiaketa ere izan da: 31. Beasaingo odolki lehiaketa. Etxean gelditu da txapela: Olano harategian. Hamargarrenez jaso dute Beasaingo Odolkiaren Errege titulua. Hori bai, aurten lehenengo aldiz jantzi dute txapela. Autengo berrikuntza izan da, 300 euroez eta oroigarriaz gain, txapela janztea. Bigarren saria ere Beasainen geratu da: Julian harategiko Iñaki Ormazabalentzat izan da; eta hirugarrena, Ezkio-Itsasoko Jesus Mari Debarentzat. Guztira 19 odolki aurkeztu dira lehiaketa.
Hiru sari banatu dituzte: sormenarena, zapore onenarena eta originaltasunarena.

Hiru sari banatu dituzte: sormenarena, zapore onenarena eta originaltasunarena.

Odolki pintxo lehiaketa Beste berrikuntza nagusi bat Beasaingo haurren odolki pintxo lehiaketa izan da. Hiru sari banatu dituzte. Zapore onenarena, La Salleko ikasle taldeak irabazi du; sormenarena Iker Imazentzat izan da eta aurkezpenaren originaltasunaren Julene Ruizentzat.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa