Bihar hasiko da Beasaingo Arrakasta taldearen mendi astea

Arrastaka mendi taldeak mendi astea antolatu du hilaren 9tik 14ra.

Beasaingo Arrastaka mendi taldeak mendi astea antolatu du hilaren 9tik 14ra.

Bihar hasi eta larunbatera bitartean, Arrastaka mendi taldearen mendi astea izango da Beasainen. Igartzako jauregian izango dira ikus entzunezko guztiak, 19:30ean.
  • Astelehena 9: Ekintzaz betetako urte bat ikus entzunezkoa eskainiko du Arrastaka Mendi Taldeak. Mendiko segurtasunaren inguruan egindako ikastaroak eta urtean zehar igotako mendiak, eskaladak edo zeharkaldiak agertuko dituzte.
  • Asteartea, 10: Unai Mendia eta Davil Lopezek Eskaladaz betetako bizitza ikus entzunezkoa eskainiko dute. Izotzetan eta harkaitzetan ibilbide luzea egindakoak dira biak.
  • Asteazkena, 11: Iban Gonzalezen Eskia Norvegian eta Pirinioetan ikus-entzunezkoa ikusgai izango da.
  • Osteguna, 12: Josema Casimiroren K2, mendirik mendiena ikus entzunezkoa ikusteko aukera izango da. 1986an Josema Casimirok eta Mari Abregok K2, munduko bigarren mendi garaiena igo zuten.
Larunbatean, eskalada Hilaren 14an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, Antzizar kiroldegiko rokrodomoan eskalada saioa egingo dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa