80 urte beteak dituztenen jaialdia egingo dute larunbatean Zelai Ariztin
Zumarragako El Salvador Gizarte Etxeak eta Gure Txoko Jubilatuen Etxeak antolatu dute jaialdia, udalaren laguntzarekin. 12:30ean hasiko da, eta hainbat taldek parte hartuko dute: Ondare taldeak aurreskua dantzatzen, saloi dantzen
Zumarragako El Salvador Gizarte Etxeak eta Gure Txoko Jubilatuen Etxeak antolatu dute jaialdia, udalaren laguntzarekin. 12:30ean hasiko da, eta hainbat taldek parte hartuko dute: Ondare taldeak aurreskua dantzatzen, saloi dantzen taldeak eta Yerba Buena sevillar dantzen taldeak, besteak beste. Aurkezpenak egiten, berriz, Irri Makila antzerki taldekoak ariko dira.
Emanaldiaren amaieran omenaldia egingo zaie lau adinekori: Carmina Gonzalez (92 urte), Maria Hernandez (91), Zenon Lopez (90) eta Jose Goenaga (89).
Eguna ongi bukatzeko bazkaria egingo dute Labekoa jatetxean. Autobusa 14:00etan aterako da Elizkaletik.