Langileetako bat lorazaintzaz arduratuko da.
Ordiziako enplegua sustatzeko planaren bidez, aldi baterako bost langile hartuko ditu udalak, herri lanetarako. Eusko Jaurlaritzak tokiko enplegua sustatzeko egindako deialdiarekin bat egin du Ordiziako Udalak, eta programa horren baitan egingo dituzte kontratazioak. Hautaketa prozesua Lanbidek eta Goieki garapen agentziak bideratu dute. Kontratu horiek bost hilabeteko epea dute; lau langileak azaroan hasiko dira lanean eta 2016ko maiatzera arte egingo dute lan.
Udal liburutegia indartzeko erabiliko dituzte lau lanpostu horietatik hiru, eta dokumentalista bat eta bi administrari kontratatuko dituzte. Dokumentalista udaleko argazki bilduma edo fototeka dokumentatzeaz arduratuko da. Administrariei dagokionean berriz, batek liburutegiko funtsa antolatuko du, eta besteak, dokumentu historikoak digitalizatu.
Udalak liburutegia berrantolatu nahi du, udaleko liburu guztiak kontsultatzeko aukera emanez. Webgunean ere, udal aldizkari guztien indizea sortuko dute. Kontratazio hauekin lortu nahi den beste helburuetako bat, udal artxiboan herritarrek utzita memoria historikoaren inguruan eta paper euskarrian dauden dokumentuak digitalizatzea izango da.
Laugarren langilea, lorazaintzako peoia, parkea zaintzeaz eta natura bereskuratzeaz arduratuko da.