'Amy' filma eskainiko du bihar Goienizek
Beasaingo Goieniz zine klubak, Amy (la chica detras del nombre) filma eskainiko du osteguneko saioan. Ohi bezala, 21:30ean izango da, Usurbe Antzokian. Amy Winehouse kantari britainiar zenaren inguruko filma da. Orain arte sekula ikusi gabeko irudiak eta elkarrizketak biltzen ditu filmak. 2011n hil zen Winehouse.