Urdangarin eta Matxain trikitilariek alaituko dute eguna.
Azaroaren 21ean Arriarango Intxaurpe elkartean indaba jana egingo dute. Bertara joan nahi dutenek, hilaren 19a baino lehen eman beharko dute izena. Txartelak 25 euroan jarri dituzte salgai.
Indaba janaz gain, Alaitz Egurenen ipuin kontaketa eta Urdangarin eta Matxain trikitilariak ere izango dira. 13:15ean,
Iraganetik etorkizunera, Arriarandik pasata aurkeztuko dute.