Legazpi eta Zumarragako udalek kirol instalazioen inguruko hitzarmena berreskuratu dute
Hitzarmen hau 1998an sinatu zuten. Berari esker, Legazpiko Bikuña kiroldegiko bazkideak Zumarragako kiroldegira doan sartu zitezkeen eta alderantziz. 2012an Legazpiko Udalak bertan behera utzi zuen hitzarmena. Bi udalek berreskuratu egin dute eta gaurtik Zumarragako kiroldegiko bazkideak Legazpikora doan sar daitezke eta alderantziz. Udalek erabilpenaren inguruko datuak jaso behar dituzte eta ondoren 1998ko hitzarmena doitu egingo dute. Albiste honen berri zabalagoa, biharko Goierriko Hitzan.