Aitor Etxebestek irabazi du Ikaztegietako lasterketa

Aitor Etxebeste, kamiseta txuriduna da.

Aitor Etxebeste, kamiseta txuriduna da. Arg.: Tolosaldeko Ataria.

Aitor Etxebeste beasaindarrak irabazi du Ikaztegietan jokatu den 25. herri lasterketa. 10 kilometroko ibilbidea 0:33:38ko denboran egin du. Goierritar gehiagok ere hartu dute parte gaur goizeko lasterketan. Sergio Serrano idiazabaldarrak 8. egin du; Asier Eskisabel beasaindarrak 10.; Koldo Urrestarazu lazkaotarrak 11.; eta Aitor Larrañaga beasaindarrak 12. Emakumezkoetan, Sonia Reyes beasaindarra laugarrena izan da emakumezko beteranoen mailan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa