'Ocho apellidos catalanes' eta 'Star Wars' filmetarako txartelak salgai

Ocho apellidos catalanes Beasaingo Usurbe Antzokitik jakinarazi dutenez, Ocho apellidos catalanes filma eskainiko dute azaroaren 27tik 30era eta sarrerak bihar bertan jarriko dituzte salgai, Kutxabanken webgunean eta Usurbe Antzokiko leihatilan. Horretarako, bihar, 20:30ean irekiko dute leihatila. Numeratuak izango dira sarrerak eta Goikusek jakinarazi duenez, bonoak ez du saio horretarako balioko, banatzailearen baldintzak direla eta. Star Wars Bestetik, Star Wars: el despertar de la fuerza abenduaren 18tik 21era bitartean eskainiko dute eta filma horretarako sarrerak ere salgai jarriko dituzte bihar.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa