Beasaingo Irakurle taldearen azaroko saioan 34 lagunek hartu dute parte

Beasaingo irakurle taldea

Beasaingo irakurle taldea

Emakumearen indarkeriaren gaiaren inguruko lanketa eta hausnarketa egin du Beasaingo Irakurle taldeak azaroko saioan, Andu Lertxundiren Zoaz infernura, laztana! liburua oinarri hartuta. Irati Goikoetxea taldearen dinamizatzailearen esanetan, oso arrakastatsua izan zen saioa: 34 lagun gerturatu ziren eta solasaldia bi taldetan banatu zuten. «Inguruan ez dago hainbeste lagun elkartzen dituzten irakurle talderik. Beasaindarrak bakarrik ez, inguruko herrietako herritarrak ere hurbiltzen dira Beasaingo Irakurle Taldera», zehaztu du Goikoetxeak. Ostiraleko saiora, gainera, Beasaingo Institutuko zenbait ikasle ere gerturatu ziren: «Ekarpen aberatsa egin zioten taldeari».
Abenduak 18 Bestetik, abenduko irakurketa saioko eguna zehaztua dute dagoeneko: abenduak 18. Beasaingo Disko eta Liburu azokan egingo dute, 17:30ean. Uxue Alberdi elgoibartarraren Aulki jokoa liburua aztertuko dute. Dagoeneko liburua eskuratu daiteke udal bibliotekan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa