Arkaka-Txikiko haustarria Zaldibiako kultur etxean jarri dute
Efemeridean bertan, Zaldibiako Arkaka-Txikiko saroia finkatzen zuen haustarria, herriko gune esanguratsu batean jarri dute berriz, Zaldibian. Karreraenea kultur etxeko bibliotekaren sarreran kokatu dute 1772ko mugarri edo haustarria. Ardiki Egunean erakutsi zuen Ardiki Elkarteak, urriaren azkenean. Elkarte hori arduratu da zegoen lekutik berreskuratu, eta Aranzadi zientzia elkartearen laguntzaz, testuinguru historikoan kokatzen. Atzo arratsaldean, elkarteak udalaren eta herriaren esku uzten duela ere irudikatu zuten.
Ekitaldian parte hartu zuten Zaldibiako, Ataungo eta Lazkaoko udal ordezkariek. Hiru udalerri horiek osatzen zuten Intsustiko Batasuna edo Unio txikia. Bi dantzarik txistuaren doinupean Agurra dantzatu, harri gainetik maindirea erantzi, eta argi-fokuen distarapena utzi dute.
Iñaki Gurrutxagak Goiberrin argitaratutako erreportajea.
Aurrerantzean, herritar guztiek ikusi ahalko dute; batez ere haurrek ikustea eta haustarriaren esanahiaz jabetzea —artzaintzarekin lotura zuzena du, saroiak mugatzeko erabiltzen zirelako— garrantzitsua dela nabarmendu du Aranzadiko etnografo Joxalberto Andres ikertzaile ordiziarrak.
Hain justu, Arkaka-Txikiko haustarria 1772ko abenduaren 3an kokatu zuen Inazio Jauregi Maiz (Olano etxekoa, Zaldibia, 1707-1789) harginak bere kokalekuan. 243 urte geroago, atzera zaldibiarren ondare aitortua da; orain, jakintzaren aret0an, bibliotekan.
Gaiaz gehiago jakiteko, azaroaren 6an