Zumarragan pertsona bat atxilotu dute, Estatu Islamikoari gorazarre egitea leporatuta

Bi pertsona atxilotu dituzte gaur Gipuzkoan, Estatu Islamikoaren ekintzei gorazarre egitea leporatuta. Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, bi horietako bat Zumarragakoa da, 32 urte ditu, eta lanetik ateratzerakoan atxilotu dute, Zumarragan

Bi pertsona atxilotu dituzte gaur Gipuzkoan, Estatu Islamikoaren ekintzei gorazarre egitea leporatuta. Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, bi horietako bat Zumarragakoa da, 32 urte ditu, eta lanetik ateratzerakoan atxilotu dute, Zumarragan bertan. Martuteneko kartzelako presoak ziren bi atxilotuak, baina hirugarren graduan zeuden, eta Zumarragakoak lanera joateko baimena zuen.

Espainiako Polizia Nazionalak egin ditu atxiloketak, Audientzia Nazionalak egindako ikerketa baten harira. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak eman du atxiloketen berri, Bruselan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa