Aitor Hernandezek irabazi du Beasaingo ziklo-krosa, Larrinaga berriz azpiratuta

Denboraldiko 11. garaipena lortu du gaur Aitor Hernandez ermuarrak, Beasaingo I. Ziklo-Kros Sari Nagusian. Lasterketa guztian buruan Javier Ruiz de Larrinagarekin batera ibili ondoren, azken metroetan atzean utzi, eta beste behin garaile izan da. Hirugarren Asier Arregi izan da, elite mailan Gipuzkoako txapeldun gertatu dena —Gipuzkoako Txapelketa zen Beasaingo proba—. 23 urtez azpikoetan, Jonathan Bilbaok irabazi du. Gipuzkoako txapeldun Pello Olaberria mutiloarra izan da.
Javier Ruiz de Larrinaga eta Aitor Hernandez, bigarren itzulian, gaur Beasainen./Aimar Maiz

Javier Ruiz de Larrinaga eta Aitor Hernandez, bigarren itzulian, gaur Beasainen./Aimar Maiz

Emakumezkoetan, elitean txapeldun Olatz Odriozola izan da. Junior mailan, mutiletan Jokin Alberdik eta nesketan Mireia Muñozek irabazi dute. Kadeteetan —haiek korritu dute lehenengo—, Jon Sanchezek eta Luisa Ibarrolak. Eguraldi bikainarekin —lainotua baina hotzik gabe—, eta lokatza izpirik ez zela jokatu da Beasainen atzera ziklo-krosa. 1982an izan zen orain hurrena, azkeneko aldiz. Jendea bildu da zirkuituan. Gune oso ikusgarriak zituen barrutiak: Loinazko Andre Mari ermitarako igoera, zelaiko krosa, edo bajaera azkarra, tartean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa