Iker Irribarriak ezin izan du irabazi

Iker_Irribarria_pilotaria_ Aramako pilotariak, Aitor Zubieta etxarriarra bikote duela, ezin izan du irabazi Juan Martinez de Irujoren eta Beñat Rezustaren aurkako partida. 22-17 bukatu da partida. Irribarriaren lehenengo mailako txapelketako lehen partida izan da gaur Eibarko Astelehenan jokatu duena. Hurrengo partida, hilaren 14an jokatuko du aramar gazteak, Tolosako Beotibarren, 16:30ean, Berasaluze II-Beroiz bikotearen aurka. Albisu Urretxun Bestalde, Jon Ander Albisu ataundarrak eta Imanol Artolak, Santa Lutzia egunean, hilaren 13an, Urretxuko Ederrenan jokatuko dute txapelketako bigarren partida, Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka. Txapelketako partidaren aurretik, Aritz Lasa eta Xabier Erostarbe goierritarrak Gorka-Merinoren aurka lehiatuko dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa