Atzegiren Beasaingo Txolarte aisi taldeko kideek urteroko gabonetako ikuskizuna eskainiko dute bihar Usurbe Antzokian, 18:30ean hasita. Summer in Txolarte da ikuskizunaren izenburua eta gai nagusia uda izango da. Dohainik da ekitaldia. Adimen urritasun...

Beasaingo Txolarteko kideek urteroko ikuskizuna eskainiko dute.
Atzegiren Beasaingo Txolarte aisi taldeko kideek urteroko gabonetako ikuskizuna eskainiko dute bihar Usurbe Antzokian, 18:30ean hasita.
Summer in Txolarte da ikuskizunaren izenburua eta gai nagusia uda izango da. Dohainik da ekitaldia. Adimen urritasuna duten 16 urtetik gorako pertsonentzako aisialdi eta denbora libreko kluba da Txolarte. Herritarrak ikuskizunera gonbidatu nahi dituzte.