Ampo Ordiziak bolada txarra uxatu nahi du, Pozuelori etxean irabazita

Ampo_Ordizia___Cisneros

Ordiziako jokalariak, Cisnerosen aurkako partidan. Argazkia: Ainhoa Muriel

Joan den asteburuan Hernaniren kontrako derbia galdu eta gero, Ampo Ordiziak CRC Pozuelo taldea hartuko du etxean. Etxean jokatutako bost partidak galdu dituzte ordiziarrek, eta igandean, madarikazioa gainetik kentzen saiatuko dira. Talde madrildarra egokia izan daiteke horretarako; izan ere, denboraldi eskasa egiten ari dira, eta sailkapeneko azken postuan daude.  Gainera, puntu beharrean dira Wade Kellyren mutilak. Puntuez gain, Ordiziak Errege Kopan tokia egin nahi badu, garaipena lortu behar du. Partida 12:00etan izango da, Altamiran.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa