Beldur Barik programaren barruan, Argixaoko tunela margotuko dute

Urretxu-Zumarragako gaztetxoek Argixao auzoko tunelean mural handi bat margotuko dute bihar, 10:00etatik aurrera. Beldur Barik programaren barruan antolatu dute ekintza hau, eta helburua da gazteek berdintasunaz hausnartzea. Gai horri lotutako

Urretxu-Zumarragako gaztetxoek Argixao auzoko tunelean mural handi bat margotuko dute bihar, 10:00etatik aurrera. Beldur Barik programaren barruan antolatu dute ekintza hau, eta helburua da gazteek berdintasunaz hausnartzea. Gai horri lotutako zerbait margotuko dute. Azaroaren 21ean ziren murala osatzekoak, baina eguraldi txarragatik atzeratu zuten hitzordua. Irudian, iaz Zumarragan egin ziren Beldur Barik topaketak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa