Bizitek azoka teknologikoa egingo du Uglek abenduaren 18an Urretxun

Teknologia aukera ezberdinak bilduko dituen azoka da Bizitek. Ugle eskolak antolatu du, eta hilaren 18an izango da, Urretxuko Gernikako Arbola plazan, 17:00etatik aurrera. “Azokaren bitartez, teknologia modu erakargarri eta desberdinean

Teknologia aukera ezberdinak bilduko dituen azoka da Bizitek. Ugle eskolak antolatu du, eta hilaren 18an izango da, Urretxuko Gernikako Arbola plazan, 17:00etatik aurrera. “Azokaren bitartez, teknologia modu erakargarri eta desberdinean gizarteari gerturatzea bilatzen dugu”, azaldu du Xabier Arratibelek. Hainbat tailer antolatu dituzte azokaren barruan, Egin zuk zeuk! Eginez ikasiz eta talde lanean lemapean. Lau zutabe izango dituzte tailer horiek: 3D inprimagailua, robotika kreatiboa, energia berriztagarriak eta dronak. Azokan parte hartzea doakoa da; gainera, parte hartzaileei 3D inprimagailuan egindako oroigarria emango diete.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa