EH Bilduko Igone Lamarain Legazpin
Igone Lamarain, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako bosgarren hautagaia Legazpin izan da gaur eguerdian, Nafarroa kalean. Herriko bi bertsolariek ekitaldia ireki ondoren hartu du hitza Lamairenek, eta «abenduaren 20an hautetsontziak boto independentistaz» betetzeko deia egin du, Madrilen ere «independentismoa indartsu eta prozesuari ekiteko gogoz» dagoela erakusteko. Amaieran, talde argazki aldarrikatzailea atera dute EH Bilduko Legazpiko jarraitzaileek.













