Gure Esku Dagok herri galdeketaren prozesua aurkeztu du
Azaroan Gasteizen egin zuen erabakitzeko eskubidearen gaineko herri galdeketaren aurkezpen ofizialaren ondotik, herriz herriko aurkezpenei heldu die aste honetan Gure Esku Dago dinamikak. Gaur Zumarragako Zelai Arizti aretoan egin dute
Azaroan Gasteizen egin zuen erabakitzeko eskubidearen gaineko herri galdeketaren aurkezpen ofizialaren ondotik, herriz herriko aurkezpenei heldu die aste honetan Gure Esku Dago dinamikak. Gaur Zumarragako Zelai Arizti aretoan egin dute aurkezpena, 12:00etan. Araman ere egingo dute, 17:00etan Iriarte aretoan. Baina ez dira hauek aste honetako aurkezpen bakarrak, herenegun Zaldibian eta Lazkaon, eta atzo Idiazabalen ere zabaldu baitzuten prozesuaren gaineko mezua.
Ekainaren 19ra bitarteko plangintza eta prozesua zumarragarrei eta urretxuarrei ezagutzera ematea izan da gaurko ekitaldiko helburu nagusia. Bide batez, herritarrei prozesuan parte hartze aktiboa izan dezaten eskatu zaie, beraiek izan daitezen protagonista, prozesua bera elkargune bihurtuta.
Urtarrilaren erdira bitartean sinadura bilketa egingo dute, galdeketa bera bermatu asmoz. Ondoren, herriz herri lan taldeak osatzeko garaiari helduko diote. Zortzi izango dira guztira: Komunikazioa, Diruzaintza, Galdera Taldea, Ekintzak, Harremanak, Herrien Koordinazioa, Datu Baseen Bermea eta Galdeketa Eguna. Apirilean adostuko da galdera, behin herriz herri jasotako proposamenak aztertuta, eta herritarrei jakinaraziko zaie azken emaitza. Bien bitartean, eta ekainaren 19a, galdeketaren eguna iritsi bitartean herriz herri ekimen ezberdinak antolatuko dira giroa berotzen joateko.