Eneko Agirrezabal eta Ainhoa Sanz izan dira azkarrenak Oiangun

IMG_6212 IMG_6246Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu dute gaur Oiangun. 400 atletak baino gehiagok parte hartu dute maila eta luzeera ezberdinetako probetan. Senior mailan, goierritarrak izan dira nagusi. Gizonezkoetan Txindoki taldeko Eneko Agirrezabal segurarra izan da azkarrena; emakumezkoetan berriz, Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz. Proba lehiatua izan da; hasieratik, Agirrezabalek, Sagartzazuk eta Tancok osatutako hirukoa jarri da lasterketaren buruan. Bigarren itzulitik aurrera ordea, Agirrezabal indarrez ondo sentitu da eta erasoa jo du. Hiru segundoko aldea atera dio berehala Ander Sagartzazuri, eta hirugarren itzulian, 9 segundora zabaldu du tartea. Bukaeran, Agirrezabal sartu da aurrena, Sagartzazu bigarren, eta Tanco izan da podiuma osatu dutena. Emakumezkoetan ere goierritar bat, Ainhoa Sanz (Goierri Garaia) izan da azkarrena; Nerea Arregi taldekideari 30 segundoko aldea atera dio urretxuarrak. Hirugarren ere, Goierri Garaia taldeko kide bat, Lourdes Oiartzabal iritsi da helmugara.
SAILKAPENAK: Gizonezkoak (Senior maila) 1. Eneko Agirrezabal (Txindoki AT)…………… 27:30 2. Ander Sagartzazu (Goierri Garaia)…………. 27:54 3. Ignacio Tanco (Real Sociedad)………………. 28:02 Emakumezkoak (Senior maila) 1. Ainhoa Sanz (Goierri Garaia)………………… 22:00 2. Nerea Arregi (Goierri Garaia)……………….. 22:30 3. Lourdes Oiartzabal (Goierri Garaia)………. 23:33  
   
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa