Errege Kopako kanporaketa Alcobendasen aurka jokatuko du Ampo Ordiziak.
Errugbiko Errege Kopako zozketa egin da gaur Madriden eta Ampo Ordiziari Madrilgo Alcobendas taldearen aurka jokatzea egokitu zaio. Hirugarren postuan dago Alcobendas. Partida bakarrera jokatuko da kanporaketa. Ampo Ordiziak jakinarazi duenez, urtarrilaren 9an edo 10ean jokatuko da partida Altamiran.