Zozomikote ipuinaren aurkezpena, gaur, Ordizian./Aimar Maiz
Ordiziako Udalak
Zozomikote ipuin ilustratua argitaratu du, eta gaur goizean aurkeztu dute Barrena jauregian. Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak idatzi du ipuina, Jokin Mitxelena marrazkigileak egin ditu ilustrazioak, eta Aitor Furundarena musikariak abesti bat ere egin du. Irudia, aldiz, Xabier Arañak deisinatua da. Pertsonaia parrandazalea, bizizalea, alproja eta eskuluzea da Zozomikote pertsonaia eta Ordiziako kultura-ondarea zabaltzeko helburua du.
Zozomikote pertsonaia, kaldereroen festan 2014ko otsailean aurkeztu zuten, Xabier Arañaren irudia aintzat hartuta./Aimar Maiz
Hogei orrialdeko liburuxka bat argitaratu du udalak. Horrekin eta musika CD batekin, unitate didaktiko bat sortu dute, Ordiziako eskoletan banatzeko. Haurrek denboraren eta urteko aldi bakoitzaren berri jasotzea ere bada helburua, herriko ondarea eta tokiak ezagutzeaz gain —Mariaratz, Oiangu, ordularia eta beste zenbait leku aipatzen dira ipuinean—.Bestetik, kaldereroen izaerarekin du lotura, eta festa horri egiten dio erreferentzia. Oso berria den arren —2014ko otsailean aurkeztu zuten plazan pertsonaia—, “indarra hartzen” ari den ohitura dela gaineratu dute sustatzaileek.
Ordizian kokatuta egon arren, Goierri osora zabaldu nahi dute
Zozomikote, ipuin hori “unibertsala” delako, Zubizarretak esan duenez. Izan ere, abestiaren letra Zaldibiako joko batetik atera du.