‘Beni’-ren eta Larrazarren omenezko lasterketan izena eman daiteke

Abenduaren 31 Urretxu-Zumarraga San Silbestre proba egingo dute, aurten hil diren Jose Manuel Benitez Beni eta Roberto Larrazaren oroimenez. Urola Triatloi Klubak eta Atletas de Argixao taldeek antolatu dute. Dagoeneko izena eman

Abenduaren 31 Urretxu-Zumarraga San Silbestre proba egingo dute, aurten hil diren Jose Manuel Benitez Beni eta Roberto Larrazaren oroimenez. Urola Triatloi Klubak eta Atletas de Argixao taldeek antolatu dute. Dagoeneko izena eman daiteke herrikrosa.eus webgunean. 16:15ean omenaldia egingo zaie Beni  eta Larrazari. Lasterketa 16:30ean hasiko da, Areizaga Kalebarren plazatik, eta leku berean amaituko da. Bi kilometro eta erdiko ibilbidea prestatu dute, bi herrietan zehar, eta bi buelta eman beharko zaizkio ibilbideari, bost kilometro osatuz.  Proba nagusian binaka aterako dira lasterkariak, bikote mixtoetan. Emakumeen parte hartzea igotzea da helburua. Dena den, banaka ateratzeko aukera ere badago; banaka parte hartzen dutenak bi minutu lehenago aterako dira. Lasterketaren inguruko informazio gehiago hemen. Irudian, Beni-ren oroimenez Barbarin jarritako plaka.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa