Hileko azken igandean, abenduaren 27an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bi emanaldi egingo dute Ordiziako Majori kiroldegian. Lehenengoa arratsaldeko 16:00etan izango da, eta bigarrena 18:30etan. Urruñako ikastolak, Ziburuko kolegioak eta Goierriko ikastolak (San Benito, Andramendi eta Jakintza) elkarrekin antolatu dute emanaldi hau, eta helburu argia du: Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioari laguntza ematea. Emanaldiaren ondoren Kuxkuxtu txaranga izango da Ordiziako kaleak musikaz betetzen.
Sarrerak salgai
Bihartik aurrera erosi ahalko dira Goierriko hainbat herritan emanaldirako sarrerak. Zazpi euro balio du sarrerak, eta hemen eskuratu daitezke:
Ordizia: bihar eta etzi, Villa Eugenia ikastolan eta Majori kiroldegian. Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara. (Bi egun horietan agortuko ez balira, Majorin egongo dira eskuragai).
Lazkao: Gerriko liburudenda
Beasain: Andramendi ikastolan bihar eta etzi. Ondorengo egunetan Antzizar tabernan
Segura: Elorripe taberna
Itsasondo: Kaxintane taberna
Zaldibia: Joxepane taberna
Idiazabal: Izpar gozokidenda
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.