Bi Tarteanen zozketa eta Lainekin zumba saioa izango dira etzi

Gabonetako kanpainaren barruan, Bi Tartean merkatari elkarteak 100 euroko 20 erosketa bale zozkatuko ditu etzi, Areizaga Kalebarren plazan, 20:00etan. Abenduaren 9az geroztik erosleen artean banatu dituzte zozketan parte hartzeko txartelak.

Gabonetako kanpainaren barruan, Bi Tartean merkatari elkarteak 100 euroko 20 erosketa bale zozkatuko ditu etzi, Areizaga Kalebarren plazan, 20:00etan. Abenduaren 9az geroztik erosleen artean banatu dituzte zozketan parte hartzeko txartelak. Zozketaren aurretik, 19:00etan, Gu Ta Gutarrak saioko Lain Lopez izango da Areizaga Kalebarrenen. Zumba saioa eskainiko du, arratsaldea girotzeko.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa