Lazkaoko Udalak 2016. urterako 7,2 milioiko aurrekontua onartu du
Herenegun iluntzeko osoko bilkuran onartu zuen Lazkaoko Udalbatzak udalaren 2016rako aurrekontua. Guztira 7.210.939 euroko diru saila zehaztu du EAJk gidatutako udal gobernu taldeak. Alderdi jeltzalearen aldeko botoekin onartu zen; EH Bilduk aurka bozk...
Ez da inbertsio handirik edo berririk aurreikusten. «Ez da aurrekondu zabaltzailea», aipatu zuen Felix Urkola alkateak. Dagoenari «balioa emateko» politika lehenetsi du udalak; hala, mantentze edo garbiketa lanetarako bideratu ditu hainbat sail.
Atalka, kulturak 567.770 euro izango ditu; hezkuntza eta euskarak 362.540; zerbitzuek 1.947.145, hirigintzak 711.427; gizarte zerbitzuek 440.000, Udaltzaingoak 281.242; kirolerako 1.148.000 euro; administrazio orokorrerako 961.000; eta goi karguetarako 122.635 euro.
Proiektuak bideratzen
2016ko aurrekontuan, proiektuak idazteari eta bideratzeari emango zaio garrrantzia. «Proriektuak edukitzea beharrezkoa da, bestela aukerarik ez dagoelako. Bestea, dagoen balioa balorean jartzea da», dio alkateak.
EH Bilduk salatu zuen batzordeak «informatzaileak soilik» bihurtu direla. Gastu arruntaren gehikuntza kritikatu zuen Azeari Andonegi bozeramaileak, eta diru sail batzuk kendu izana, langabetuen zuzeneko kontratazioarena, adibidez.













