Gure Esku Dagok gaur sinadurak jasoko ditu Lazkaon
LAZKAO // Ekainaren 19ko herri galdeketa garatu ahal izateko, herritarren nahikoa babes dagoela sinaduren bidez babestuko du Gure Esku Dagok, herriz herri. Lazkaon Urtezahar egunean hasi ziren atxikimenduak biltzen, eta gaur izango da bigarren aukera, ...
LAZKAO // Ekainaren 19ko herri galdeketa garatu ahal izateko, herritarren nahikoa babes dagoela sinaduren bidez babestuko du Gure Esku Dagok, herriz herri. Lazkaon Urtezahar egunean hasi ziren atxikimenduak biltzen, eta gaur izango da bigarren aukera, 18:00etatik 20:00etara. Lokal bat hartuko du dinamikak Lazkaon, Hirigoien 14an, eta haren aurrean jarriko dute mahaia gaur. Igandean ere izango da aukera, 11:00etatik 14:00etara, Astotxo egunean, herrian zehar. Lokala ostiralean 18:30ean inauguratuko dute, festatxo batekin.