Ume-eramaile tailerra egingo dute gaur Seguran
SEGURA // Segurako Udaleko Aniztasun batzordeak antolatuta, ume-eramaile tailerra egingo da gaur, 15:00etan, kultur etxean. Jatorri desberdineko segurarrek ezagutzen dituzten sistemak erakutsiko dituzte. Aditu baten aholkuak ere entzun ahal izango dira...
SEGURA // Segurako Udaleko Aniztasun batzordeak antolatuta, ume-eramaile tailerra egingo da gaur, 15:00etan, kultur etxean. Jatorri desberdineko segurarrek ezagutzen dituzten sistemak erakutsiko dituzte. Aditu baten aholkuak ere entzun ahal izango dira. Ordubetekoa izango da saioa. Umeen zaintzarako txokoa egongo da tailerrak irauten duen bitartean.